XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fetscherren hitzen arabera, munduko kulturaren aberastasuna kulturen eta hizkuntzen aniztasunean datza eta ez berdintasunean. Hitzegiteko gaitasuna da gizakiak bakean eta tolerantzian elkarrekin bizitzeko behar diren arauak jarraitzeko duen oinarria.

XX. mendearen azkenean, munduko gizon-emakumeok, Schopenhauerren esaera erabiliz, sufrimenduan kide izateaz gain, arriskuan kide ere bagara. Guk geuk sortu dugun arriskuan. Horrela ba, amonkumunean ditugun arrisku horiek gainditzeko elkarlanean aritu beharko dugu eta tolerantzia goratu beharko dugu. Eta, beharrezko balitz, indulgentzia ere goratu beharko genuke.

Duela hogei mende esan zuen Senekak: Sólo una cosa nos puede dar la paz: el contrato de la indulgencia mutua. Gaur egungo kazetariek erabiltzen dituzten hitzak erabilita, nola edo hala, denok birgizarteratu behar dugu gizarte berrian.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuet tolerantzia prozesu luzea dela eta kontzeptu aldetik multzoaren kulturaren guztiz kontrakoa dela. Beste hainbat gauza bezalaxe, norberaren jokaeraren, egunero egin behar den lan bukaezinaren ondorioa da. Gainera, hori lortzea, norberaren esku dago. Gauza ez da baloiak kanpora botatzea edo errua besteari leporatzea.

Tolerantzia aurkitu nahian norberak egin beharreko lan bukaezin horretan, sorterik onena opa dizuet.